ES · EU

Zertarako balio du minutu batek? Zer egin daiteke minutu batean? Zein da zure bizitzako minutu garrantzitsuena?

Hala esan ohi dugu, “minutu bat da”, “ez da ezer kostatzen”. Behar bada ez du esan nahi askorik gure bizitzan, baina zergatik alferrik galdu beti hain lanpeturik egonik? Zertan inbertitzen duzu zeure denbora? Berrikus ezazu zertan kontsumitzen diren zure eguneko minutuak. Zenbat ematen diozu denbora-lapurretari (letxe txarra, kritika ez eraikitzaileak…)? Plantea al dezakezu minutu eraikitzailetan hura inbertitzea edo eraldatzea? Eralda itzazu kritika ez eraikitzaileak aldaketa-aukera izatera. Kontua ez da gehiago inbertitzea, baizik eta ohiturak aldatzea agian denbora alferrik galarazten dizunarekiko eta kalitate-denbora, eraikitzaile eta eraldatzaile bihurtzea.

Imajina ezazu zeure kuadrillan minutu bat inbertitzen duzuela bidaia hobe bat antolatzeko, ekonomikoagoa, eskala gutxiagokoa…Edo zure komunitatean minutu hori eraikinaren eraberritze iraunkor bat egitea erabakitzeko balio duela, zure herrian edo hirian minutu bat eskaintzen diozuela garraio-publikoa hobetzeko ideiak pentsatzeari, edo zure enpresan minutu bat eskaintzea hitzartzen duzuela gauzak hobetzeko, ordutegi malguago bat…

Euskadin mila ideia txiki behar ditugu, mila ekintza txiki, mila berrikuntza txiki. Horregatik, Innobasquetik berrikuntza aktibatzera gonbidatu nahi zaitugu. Nola? Egin zeure ideiaren ekarpena, partekatu eta posible egizu. Minutu bakar bat behar duzu. Minutu bat gehiago.

Inguruko zeure munduarekin ados ez bazaude… Mundua, zure mundua aldatuko duen berrikuntza abian jar ezazu.

Eman izena ‘berrikuntzarako minutu bat’era eta egin  zeure ideien ekarpena.

Parte hartzeko email bat bidali komunikazioa@innobasque.com edo 944 209 488 telefonora deitu.